 |
 |
 |
 |
| Materiaren egoerak |
![]() |
| Zuhaitzeko
puntua: Lurra Unibertsoan / Materia unibertsoan / Materiaren
egoerak: solidoen, likidoen eta gasen propietate espezifikoak.
Atomoak eta molekulak. Elementuak eta konposatuak. Sinbolo kimikoak.
Hidrogenoa eta helioa: ugaritasuna eta propietateak. |
![]() |
![]() |
![]() |
| HELBURU KONTZEPTUALA |
| Flash bidezko animazio honen bitartez,
ikasleek materiaren egoerak zein diren eta egoera batetik
bestera nola igarotzen diren jakingo du.
|
![]() |
| HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Egoera-aldaketak” izeneko
baliabideari nahiz ikasgaiaren planeko jarduerei esker, materiaren
egoerak bereiziko ditugu, bai eta egoera horiek interpretatu
ere, teoria zinetiko molekularra erabiliz. |
![]() |
| ALDERDI INTERESGARRIAK |
Baliabidea ikusi aurretik:
- Ikasleei ikusaraztea gorputzak zerez osatuta dauden,
bai eta haiek osatzen dituzten substantziak gure zentzumenen
bitartez beha ditzakegula ere.
- Ikasleei materiaren hiru egoerak zein diren gogoraraztea,
eta adieraztea tenperaturak eta presioak erabakitzen dutela
zein den substantzia baten egoera; izan ere, magnitude horietako
bat aldatuz gero, substantziaren egoera alda daiteke.
- Hiru egoerak oso azaletik deskribatzea.
Baliabidea ikusi bitartean:
- Ikasleei behin eta berriz esatea egoera-aldaketen eraginez
substantzien forma eta bolumena aldatu egiten dela, baina
masa aldagaitza dela.
- Substantzia egoeraz aldatzen denean, tenperatura konstantea
dela adieraztea.
- Ikasleei adieraztea, kontrakoa uste badute ere, likidoa
ez dela solidoaren eta gasaren arteko egoera; izan ere,
likidoen partikulek askatasun handia dute, nahiz eta erakarpen-indarrek
eragotzi egiten dieten banantzea.
- Ikasleek likidoen eta solidoen egoera-aldaketak ezagutzea;
horrez gain, jakitea egoera horietan partikulek elkar erakartzen
dutela –zenbat eta gertuago egon, hainbat eta gehiago–.
- Ikasleek materiaren egoerak azal ditzaten lortzea, bai
eta haietan gertatzen diren prozesuak ere, partikulen bibrazioei
dagokienez.
|
![]() |
| LAN EGITEKO MODUA |
| Banaka, ikasleek materia barrutik nolakoa
den azter eta ikus dezaten. |
![]() |
| ORIENTABIDEAK |
- Behin baliabidea ikusita, proposatu ikasleei binaka edo
hirunaka jartzeko eta egoera-aldaketak eragiten dituzten
eguneroko prozesuak zerrendatzeko, kasu bakoitzean aldaketa
zein den adieraziz. Azkenik, talde bakoitzak bere ondorioak
azalduko dizkie ikaskideei.
- Joan http://iris.cnice.mecd.es/quimica/
helbidera eta klikatu “Alumnado” (ikasleak)
izeneko ikonoan eta, gero,“Primer ciclo (1º)”
(lehen zikloa) jartzen duenean. Eskatu ikasleei materiaren
propietateei eta sailkapenari buruzko jokoa egiteko.
- Zabaltze-jarduera bat egin nahi izanez gero, eskatu aurreratuen
doazen ikasleei web orri honetako jarduerak egiteko: http://thales.cica.es;
jarduera horietan, materia definitzeko erabiltzen diren
magnitudeei buruzko gai praktikoak ateratzen dira.
|
|
![]() |
| JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Zer da materia?”),
ikasleek materiaren kontzeptua berrikusiko dute, eta materiaren
hainbat modu bereiziko dituzte.
- 2. jardueraren bidez (“Materiari buruzko mapa”),
ikasleek materiaren sailkapenari buruz dituzten ezagutzak
indartuko dituzte.
- 3. eta 4. jardueren bidez (“Gasak” eta “Solidoak,
likidoak eta gasak”) ikasleek materiaren hiru egoerei
buruzko ezaugarri nabarmenenei buruzko ezaugutzak indartuko
dituzte. Hiru egoeren arteko berdintasunak eta desberdintasunak
landu nahi badira, egin 4. jarduera.
|
|
 |
 |
 |
|