 |
 |
 |
 |
| Ur-molekula |
![]() |
| Zuhaitzeko
puntua: Lurra Unibertsoan / Materia Unibertsoan / Materiaren
egoerak: solidoen, likidoen eta gasen propietate espezifikoak.
Atomoak eta molekulak. Elementuak eta konposatuak. Sinbolo kimikoak.
Hidrogenoa eta helioa: ugaritasuna eta propietateak. |
![]() |
![]() |
![]() |
| HELBURU KONTZEPTUALA |
| Bideo honek ur-molekularen propietateei
buruzko kontzeptuak hobeto ezagutzen eta haren garrantzi biologikoaz
jabetzen lagunduko digu. |
![]() |
| HELBURU PEDAGOGIKOA |
| “Ur-molekula” baliabideak
eta aukeran jarritako jarduerek materiaren propietate nagusiei
buruzko ezagutza indartzeko aukera ematen dute (ur-molekularenak,
batik bat). |
![]() |
| ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Ur-molekularen egiturari erreparatzea eta zenbat atomo
dituen adieraztea (00:08 min).
- Inguruan ur purua aurkitzea zaila dela adieraztea, ur
distilatua soilik da ur purua. Normalean, ura zenbait substantziaren
nahasketa izaten da (00:36 min).
- Ura eta gatza oso estu lotuta daude, uren gatzak bereizten
baititu ur mota diferenteak. Iturriko urak ere gatza duela
adieraziko da, eta beste substantzia batzuk gehitzen zaizkiola
edangarria izan dadin (00:51 min).
- Ur-molekularen propietate nagusiak azaltzea, eta uraren
propietateak, substantzia den aldetik, horiei esker azal
daitezkeela (00:59 min).
- Gaiaren zailtasuna dela medio, ur-molekularen propietate
fisiko eta kimiko nagusiak berrikustea: uraren dentsitatea,
arauz kanpoko dilatazioa, disolbatze-ahalmen handia, etab.
Propietate horiek naturan ikus dezakegun fenomenoren bati
aplikatzea (01:48 min).
- Izotzak isolatu egiten duela argitzea, posible baita ikasleek
kontzeptu hori argi ez izatea. Propietate hori hobeto ulertzeko,
eskimalek igluak izotzez edo trinkotutako elurrez egiten
dituztela azaltzea (02:28 min).
- Izoztutako aintziretako itsasoetako izotzen azpian bizitza
dagoela argitzea; izan ere, hor ere elikagaia dago (02:52
min).
|
![]() |
| LAN EGITEKO MODUA |
| Banaka, errealitateko gertaeren bidez,
ura biziaren oinarrizko eta funtsezko osagaia dela jabetzeko. |
![]() |
| ORIENTABIDEAK |
- Urak bizitzarako duen garrantziaz eztabaidatu. Ezagutzen
dituzten ekosistemei eta horiek urarekin duten loturari
buruz iritzia emateko eskatu ikasleei.
- Era berean, urarekiko dugun mendekotasunaz ari gaitezke;
ura behar baitugu hidratatzeko, garbitzeko, edateko, eta
abarrerako.
- Bideoan azaldutako uraren propietate ugari laborategian
edo kasu praktikoetan ikus daitezke; eta, ondorioz, egokia
litzateke horiei buruzko esperimentuak egitea ikasleekin.
Horrenbestez, esperimentu hauek egin ditzakegu: izoztean
ura dilatatu egiten dela ikusi; izotzak ur gainean flotatu
egiten duela ikusi; ur-molekulak, beste substantzia batzuek
ez bezala (esaterako, alkohola) duen arauz kanpoko dilatazioa
duela egiaztatu; etab.
|
|
![]() |
| JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Materiaren propietateak”),
solidoen eta likidoen propietate batzuei buruzko ezagutzak
indartuko dituzte ikasleek.
- 2. jardueraren bidez (“Egoera-aldaketak”),
materiaren egoera-aldaketei buruzko ezagutzak indartuko
dituzte ikasleek, eskema batean identifikatuko baitituzte.
- 3. jardueraren bidez (“Aldaketa fisikoak eta kimikoak”),
propietate fisikoen eta kimikoen arteko diferentziei buruzko
edukiak errepasatuko dituzte ikasleek.
- 4. jardueraren bidez (“Formula kimikoak”),
molekulen adierazpeneko formulak ba ote dakizkiten egiaztatu
ahal izango dute ikasleek.
|
|
 |
 |
 |
|