Natur Zientziak. DBH 1.
Landareen emigrazioa lehorrera
Zuhaitzeko puntua: Lurra eta izaki bizidunak / Izaki bizidunen dibertsitatea / Urgaineratutako lurren konkista. Lehorreko inguruneak. Lehorreko landareak: goroldioak, garoak eta fanerogamoak. Lehorreko ornogabeak eta ornodunak. Giza espeziea.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

Bideo honek landareek lehorrean bizi ahal izateko egindako moldaerei buruz gehiago jakiteko balio du, bai eta briofitoen eta pteridofitoen zenbait ezaugarri ikasteko ere.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Landareen emigrazioa lehorrera” baliabideari nahiz proposatutako jarduerei esker, landare-erreinuan bizi diren espezie guztien ezaugarri komunak ezagutu ahal izango dituzte, bai eta landareak zenbait taldetan sailkatu ere, irizpide zientifikoak kontuan hartuta eta behaketa zuzenaren bidez.

ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Landareek lehorreko ingurunean bizi ahal izateko behar dituzten baldintzei buruz jardutea (00:01 min).
  • Landareek lehorketarik ez izateko garatu dituzten zenbait mekanismo ikustea (00:37 min). Ikasleei ezagunak egiten zaizkien adibideak (kaktusa, zumarra, belar usaintsuak...) esateko eskatu behar zaie.
  • Briofitoak bizi ahal izateko ura nahitaezkoa duela gogoraraztea, eta gune hezeetan horregatik bizi direla ohartaraztea (00:58 min).
  • Goroldioaren egitura erreparatzea, eta kormofitoek bezala, ehunetan diferentziatutako ehunik ez dutela azpimarratzea (01:00 min).
  • Iratzeak, goroldioak ez bezala, diferentziatutako ehunak dituela azpimarratzea, eta lorerik gabeko landare horiek ugaltzeko ura beharrezkoa dutela aipatzea (01:40 min).
  • Iratzeen goieneko aldia duela 300 milioi urte baino gehiago, era primarioko Karboniferoan, gertatu zela aipatzea, eta garai hartan, iratzeek 35 m baino gehiagoko altuera izan zutela adieraztea (01:08 min).
LAN EGITEKO MODUA
Banaka, landare multzorik garrantzitsuenen ezaugarriak ezagut ditzaten, bai eta horiek naturan duten garrantzia uler dezaten ere.
ORIENTABIDEAK
  • Bilatu Interneten landareen zenbait argazki. Behatu ostean, adierazi horien ezaugarri komunak, bai eta espezie horiek bizi diren ingurunera egindako moldaerak ere.
  • Osatu, gehienez, hiru laguneko taldeak, eta aukeratu landareen lau multzoetako (briofitoak, pteridofitoak, gimnospermoak eta angiospermoak) landare bereizgarri bana. Egin espezie bakoitzaren fitxa edo horma-irudi bat, eta jarri bertan espezie bakoitzaren deskribapena, habitata, zertarako erabil daitezkeen eta abar. Talde bakoitzak fitxak edo horma-irudiak ikasgelan jarriko ditu gainerako ikaskideek kontsulta ditzaten.
  • Hauek dira Interneten kontsulta daitezkeen orri batzuk:
JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. jardueraren bidez (“Zer dira landareak?”), landare-erreinuko organismoak ezagutu ahal izateko ezaugarriak ikasiko dituzte ikasleek.
  • 2. eta 4. jardueren bidez (“Landareen sailkapena” eta “Angiospermoak”), ikasleek, argazkiei esker, landare jakin batzuk dagozkien landare multzoarekin lotuko dituzte; eta horrez gain, landare angiospermoak eta gimnospermoak bereizteko gai izango dira.
  • 3. jardueraren bidez (“Hazidun landareak”), angiospermoen eta gimnospermoen desberdintasunei buruzko edukiak indartuko dituzte ikasleek.
© Santillana en Red 2004