Natur zientziak. DBH 1.
Teleskopioa
Zuhaitzeko puntua: Lurra Unibertsoan / Unibertsoa, Esne Bidea eta Eguzki Sistema / Unibertsoaren behaketa: planetak, izarrak eta galaxiak. Unibertsoari buruzko jakintzaren bilakaera historikoa. Esne Bidea eta Eguzki Sistema. Gauez zerua ikertzea: konstelazioak.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

Flash bidezko animazio honi esker, teleskopioak nola funtzionatzen duen ikasiko dugu, eta historian zehar Unibertsoa ikertzeko erabili izan diren tresna batzuk ezagutuko ditugu.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Teleskopioa” baliabideari nahiz ikasgai-planeko jarduerei esker, Unibertsoa ikertzeko beharrezkoak diren tresna sinple batzuk ezagutuko ditugu, eta Unibertsoari buruzko jakintzaren bilakaerako gertaera historiko garrantzitsu batzuk aztertuko ditugu.

ALDERDI INTERESGARRIAK
Baliabidea ikusi aurretik:
  • Ikasleei gogoraraztea Galileoren aurretik ez zegoela zerua behatzeko begia beste baliabide optikorik, baina, giza begiak bereizmen- eta argitasun-ahalmen mugatua duenez, nehitaez teleskopioak erabili behar direla azaltzea.
  • Ikasleei adieraztea, gehienetan kontrakoa uste den arren, ez dela zuzena esatea zenbat eta handipen handiagoa izan teleskopioak are potentzia handiagoa duela. Izan ere, objektiboa da teleskopioaren atalik garrantzitsuena.
Baliabidea ikusi bitartean:
  • Ikasleei bi lupa erabiliz saiakuntza egiteko proposatzea (1. pantaila).
  • Teleskopioaren oinarrizko bi atalek betetzen duten funtzioa nabarmentzea; hots, objektiboak eta okularrak (2. pantaila).
  • Objektiboak astrotik datorren argia jasotzen duela eta argi hori foku izeneko puntuaren inguruan biltzen duela aipatzea, eta okularrak, berriz, irudia handitzen duela eta begiarentzat ikusgai egiten duela (2. pantaila).
  • Objektiboa finkoa dela eta lente edo ispilu bat izan daitekeela adieraztea. Horren ezaugarri nagusia diametroa edo irekidura da, eta horrek zehazten du potentzia eta bereizmen-ahalmena. Zenbat eta handiagoa izan irekidura, orduan eta argi gehiago jasoko du, eta bereizmen-ahalmen handiagoa izango du (2. pantaila).
  • Okularra, objektiboa ez bezala, teleskopiotik ken daitekeela eta horren ordez handipen handiagoa ematen duten beste batzuk jar daitezkeela adieraztea (2. pantaila).
  • Objektiboaren ezaugarrien arabera oinarrizko bi teleskopio mota daudela adieraztea: errefraktoreak eta islapenezkoak (2. pantaila).
LAN EGITEKO MODUA
Banaka, kontzeptuak sendotzeko eta zeruko elementuak ikertzean metodoak eta irmotasunak zenbateko garrantzia duten jabetzeko.
ORIENTABIDEAK
  • Jo http://www.astrored.net/nueveplanetas/solarsystem/mercury.html web orrira, eta ikusi behaketa-ahalmen handiko teleskopioekin nahiz amateurren teleskopioekin hartutako irudietan ageri diren astroak.
  • Eskatu ikasleei Kanarietako Astrofisika Institutuko web orrian sartzeko (http://www.iac.es/gabinete/index.htm) eta ikertzeko zer teleskopio dituzten eta zein diren egiten dituzten behaketa nagusiak.
  • Aipatu antzinaroko herri batzuek Unibertsoa behatzeko garatu gabeko metodoak erabili zituztela, baina, hala ere, behaketak egin zirela; besteak beste, eguzki-egutegiei, planetei eta urtaroei buruz. Ikasleek informazioa lortuko dute Internetetik, eta txosten txiki bat egingo dute Word-en, zibilizazio primitiboek egindako aurkikuntza garrantzitsuenei buruz.
  • Hubble teleskopioak egindako proiektuei buruzko informazio gehiago izateko, ikusi web orri hau: http://hubble.astroenlazador.com/.
  • Egin denbora lerro bat, teleskopioen historia eta aurkikuntzen ekarpenak xehetasun gehiagoz adierazteko. Horretarako, web orri hauek bisita daitezke:
JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. jardueraren bidez (“Astronomia-tresnak”), behaketa praktikak egiteko tresna sinple batzuei buruzko ezagutzak sendotuko dituzte ikasleek.
  • 2. jardueraren bidez (“Teleskopioaren atalak”), teleskopioaren atalei buruzko ezagutzak zabalduko dituzte ikasleek.
  • 3. jarduera eginez (“Zerua udaberrian”), informazio gehiago lor dezakete ikasleek, eta planisferioaren irudi baten bidez, gure hemisferioko konstelaziorik garrantzitsuenak zein diren adieraziko dute.
  • 4. jardueraren bidez (“Unibertsoari buruzko jakintzaren historia”), Unibertsoaz gizakiak duen jakintzaren bilakaerari buruzko ezagutzak sendotuko dituzte ikasleek.
© Santillana en Red 2004