 |
 |
 |
 |
| Ekosistema baten adibidea |
![]() |
| Zuhaitzeko
puntua: Energia eta izaki bizidunak / Energiaren bidea
ekosistemetan / Energiaren bidea ekosistemetan. |
![]() |
![]() |
![]() |
| HELBURU KONTZEPTUALA |
| Bideo honetan, Doñanako ekosistema
nolakoa den azaltzen da. 1998ko apirilean Aznalcollarko (Sevilla)
meategiko euste-presa hausteak eragindako ondorio batzuen
berri ere ematen da bertan.
|
![]() |
| HELBURU PEDAGOGIKOA |
| “Ekosistema-adibidea”
baliabidearen eta ikasgai-planeko jardueren bidez, Doñanako
ekosisteman gertatutako ekologia-hondamendiak zer ondorio
eragin zituen eta ekosistemek zer osagai dituzten ikasiko
dute ikasleek. Gainera, ekosistema, ekosfera eta biosfera
kontzeptuak bereizten ikasiko dute, bai eta ekosistemako biozenosia
osatzen duten organismoen artean zer erlazio dagoen eta Espainiako
ekosistema batzuk nolakoak diren ere –espezie bereizgarri
eta guzti–.
|
![]() |
| ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Aznalcollarko meategiko presa haustearen ondorioz Doñanako
erreserban gertatutako ekologia-hondamendiari buruz hitz
egitea (0:01 min.).
- Ekosistema leheneratzeari buruz administrazioek eta ekologistek
dituzten iritzien arteko eztabaida azpimarratzea (0:10 min.).
- Erreserbako eremu batzuetan lurra kutsadura-egoera larrian
dagoela azaltzea
(0:28 min.).
- Hegazti batzuentzat (antzarentzat, esaterako, bertan bizi
baitira urteko sasoi jakin batzuetan), lurraren kutsadurak
zer ondorio larri eragin ditzakeen adieraztea, eta hegazti
horien ugalketa-zikloetan azterketak egitea garrantzitsua
dela esatea (0:32 min.).
Bideoa ikusi ondoren:
- Aznalcollarko meategiko euste-presa 1998ko apirilaren
25ean hautsi zela esatea. Pirita-meategia zela eta isuriek
metal astunen kontzentrazio handia zutela adieraztea.
|
![]() |
| LAN EGITEKO MODUA |
| Banaka, Lurraren egiturari eta ezaugarriei
buruz landutako edukiak finka ditzaten. |
![]() |
| ORIENTABIDEAK |
- Eskatu ikasleei Aznalcollarko meategiko ezbeharrak lurrean,
floran eta faunan eragindako ondorioei buruzko informazioa
bilatzeko hirunaka, baita Doñanako ekosistema leheneratzeko
har daitezkeen neurriei buruzko informazioa ere. Bukatutakoan,
esan bateratze-lana egiteko ikasle guztien artean. Informazioa
bilatzeko, orri honetara jo dezakete:
- Aztertu hiri-ekosistemei buruz hitz egin daitekeen ala
ez. Ondoren, banatu ikasgela hiru ikasleko taldetan gehienez,
eta eskatu ekosistema mota horri, espezie bereizgarriei
eta horien artean ezartzen diren harremanei buruzko informazioa
bilatzeko Interneten. Informazioa bilatzeko, orri hauetara
jo dezakete:
|
|
![]() |
| JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Ekosistemekin lotutako kontzeptuak”),
ekologiari buruzko kontzeptu batzuk finkatu ahal izango
dituzte ikasleek; hala nola, ekosfera, biosfera eta ekosistema.
- 2. jardueraren bidez (“Ekosistemei buruzko eskema
bat”), ekosistemen osagaiei, izaki bizidunen artean
ezartzen diren harremanei eta inguruneko faktore abiotikoei
buruz dakitena zabalduko dute ikasleek.
- 3. jardueraren bidez (“Zer dira ekosistemak?”),
ikasleek ekosistemei buruz dakitena finkatuko dute, baita
ekologiari buruzko kontzeptu batzuk ere; txoko ekologikoa
esaterako.
- 4. jardueraren bidez (“Espainiako ekosistemak”),
ikasleek Espainiako ekosistema batzuei buruzko edukiak zabaldu
ahal izango dituzte, baita horietan bizi diren espezieei
buruzko edukiak ere.
|
|
 |
 |
 |
|