 |
 |
 |
 |
| Maila trofikoak |
![]() |
| Zuhaitzeko puntua: Energia eta izaki bizidunak / Energiaren bidea ekosistemetan / Ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. |
![]() |
![]() |
![]() |
| HELBURU KONTZEPTUALA |
| Excel simulagailuen bidez, zenbait gauza ikasiko dute ikasleek: maila trofikoak aztertuko dituzte, maila trofikoek ekosistemetan zer-nolako funtzioa duten jakingo dute, organismoak nutrienteak hartzeko moduaren arabera sailkatuko dituzte eta ekosistema bateko erlazio trofikoak zer diren jakingo dute, sare trofikoan adibide batzuk integratuz. |
![]() |
| HELBURU PEDAGOGIKOA |
| “I. maila trofikoak”, “II. maila trofikoak” eta “III. maila trofikoak” izeneko baliabideei eta ikasgai-planeko jarduerei esker,
maila trofikoek ekosistemetan zer-nolako garrantzia duten, zenbait organismo dagokien maila trofikoan kokatzen eta organismo autotrofoak eta heterotrofoak bereizten ikasiko dute ikasleek.
|
![]() |
| ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Organismoak mutrienteak hartzeko moduaren arabera sailkatzea; hau da, autotrofoetan eta heterotrofoetan (“Hasiera” kalkulu-orria).
- Organismoen nutrizio mota eta maila trofikoak erlazionatzea (“Hasiera” kalkulu-orria).
- Materia mineral eta materia inorganiko
kontzeptuak sinonimoak direla adieraztea (“Hasiera” kalkulu-orria).
- Zenbait organismo autotrofoak ala heterotrofoak diren sailkatzen ikastea, nutrizioari erreparatuta (“I. maila trofikoa” simulagailua).
- Zenbait organismo kontsumitzaile modu interaktiboan erlazionatzea kontsumimtzaileen taldearen baitan nutrizio mota definitzen duen kontzeptuarekin (“II. maila trofikoa” simulagailua).
- Uretako zenbait organismo dagokien habitatean modu interaktiboan kokatzea (“III. maila trofikoa” simulagailua).
|
![]() |
| LAN EGITEKO MODUA |
| Bikoteka, ekosistema bateko maila trofikoei eta izaki bizidunen nutrizio moduei buruzko ezagutzak zabaltzeko. |
![]() |
| ORIENTABIDEAK |
- Esan ikasleei hiruko taldeak osatzeko eta onddoei eta onddoen nutrizioari buruzko informazioa bilatzeko. Gero, esan organismo horiek ekosisteman duten
garrantziaz eztabaidatzeko; galdetu ea onddoak "landareak" diren. Orrialde hauetan aurkituko dute informazioa:
- Egin irteera bat eskolatik hurbil dagoen parke batera. Han, esan ikasleei aurkitzen dituzten organismoen zerrendak egiteko eta organismo bakoitza dagokion maila trofikoan kokatzeko. Gelara itzulitakoan, guztien artean eztabaidatu.
|
|
![]() |
| JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Zer dakizu maila trofikoei buruz?”), maila trofikoei eta maila trofikoek ekosisteman duten funtzioari buruzko ezagutzak indartuko dituzte ikasleek.
- 2. jardueraren bidez (“Maila trofikoen argazkiak”), zenbait izaki bizidun identifikatzen eta dagokien maila trofikoan kokatzen ikasiko dute ikasleek.
- 3. jardueraren bidez (“Maila trofiko bakoitza dagokion tokian”), maila trofiko bakoitzaren ezaugarriei buruzko ezagutzak zabalduko dituzte ikasleek, bai eta maila trofiko horiek ekosistemetako energiaren ibilbidean duten eraginari buruzkoak ere.
- 4. jardueraren bidez (“Ekosistema bateko elikadura mailak”), maila trofikoei eta nutrizio motei buruzko ezagutzak berrikusiko dituzte eta kontzeptuen mapa bat osatuko dute.
|
|
 |
 |
 |
|