Matematika. DBH 1.
Magoen trikimailuak
Zuhaitzeko puntua: Aritmetika eta Aljebra / Zatikiak / Zatikiak izendatzaile berberaz adieraztea eta ordenatzea.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta ariketak
HELBURU KONTZEPTUALA

Flash bidezko animazio honi esker, ikasleak zatikiak izendatzaile berberaz adierazten ohituko dira, eta prozedura horren balioaz gogoeta egingo dute.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Magoen trikimailuak” animazioaren bidez, ikasleek zatikiak izendatzaile berberaz adierazteko prozedura ikasiko dute, modu entretenigarri eta erakargarri batean; horrez gain, zatikiak nola ordenatu eta alderatu ere azaltzen zaie, izendatzaile berberaz adierazteko prozeduran oinarrituta.

ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Zatiki baliokideen kontzeptua berrikustea, irudikapen grafikoan oinarrituta
    (1. pantaila).
  • Zatikiak izendatzaile berberaz adierazteko eta ondoren ordenatzeko prozedurak azaltzea (2. pantaila).
LAN EGITEKO MODUA
Banaka. Prozedurei buruzko eduki ugari dago, eta ikasleek guztiak menderatu behar dituzte zatikiei buruzko ikaskuntzan aurreratzeko.
ORIENTABIDEAK

    1. Berrikusi multiplo komunetan txikiena eta zatitzaile komunetan handiena kontzeptuak, ahal bada animazioa ikusi aurretik.
    2. Egin zatikien arteko eragiketak (batuketak eta kenketak). Behin eta berriro adierazi horiek ondo egitea zein garrantzitsua den, eta arreta handiz begiratu kalkulatzeko arazorik duen ikaslerik badagoen; izan ere, ikasleek aurreko ikasturteetatik menderatu beharko lukete prozedura.

ARIKETEKIKO LOTURA
  • Ikasgai honetako ariketak segidan egin behar dira, guztiak erlazionatuta baitaude.
  • 1. ariketaren bidez (“Kalkula dezagun izendatzaile komunetan txikiena”), ikasleek hau berrikusiko dute: zenbaki osoen faktorizazioa eta haien multipo komunetan txikiena –alegia, izendatzaile berria– kalkulatzea.
  • 2. ariketaren bidez (“Zatiki baliokideen arrantzan”), ikasleek animazioan ikasitakoa finkatuko dute. Ariketa honetan, emandako zatikien baliokideak aurkitu beharko dituzte, eta, gainera, zatiki horiek 1. ariketan kalkulatu den izendatzaile berdina izan behar dute.
  • 3. ariketaren bidez (“Eta, hau guztia, zertarako?”), ikasleek zatikien ordena landuko dute, eta, beraz, hau ere finkatze-ariketa izango da.
  • 4. ariketaren bidez (“Batu ditzagun, bada”), prozedura berri bat ikasiko dute, eta, horren bidez, zatikien arteko eragiketen gaian sartuko dira: batuketa eta kenketa sinpleak, orain arte landu diren zatikiak erabiliz.
© Santillana en Red 2004