1. testua
Nagusia Gora

 

 

Ez da atzo goizeko borroka
(ZABALIK. Argitarapen data: 2003/3/7)

Duela ia mende bat ospatu zen lehenengo aldiz Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta orduan egiten ziren hainbat eskakizun lortu badira ere, oraindik ere protestekin jarraitzeko beharra dagoela uste dute urtero, martxoaren 8an, kalera ateratzen diren milaka emakume eta gizonek.

Olatz Elosegi

(...) 

Duela mende bat hasitako borroka

Zenbait historialarik gertaera zehatz batean ezarri izan dute Emakumearen Nazioarteko Egunaren sorburua: 1908an New Yorkeko Cotton lantegian ustez izandako sute batean, hain zuzen. Jabeak eman omen zion su eraikinari eta, hala, barruan euren lan baldintzak hobetzeko protesta egiten ari ziren 129 emakume langileak hil ziren. Gerora egin diren ikerketen arabera, ordea, ospakizunaren jatorria anitzagoa da eta mugimendu sozialistarekin zerikusia du. Aipaturiko sutea, gainera, ez zen hala gertatu. Langile asko hil zituen sutea izan zen, baina ez 1908an 1909an baizik, eta ez Cotton fabrikan, Triangle Shirtwais Company delakoan baizik. Eta hildakoen kopurua handiagoa izan zen, gainera: 146 emakume. 

Nazioartean ospakizun bat egiteko ideia Alemaniako emakume sozialisten mugimenduaren baitan sortu omen zen, Estatu Batuetako Alderdi Sozialistak, 1909az geroztik, emakumeen boto eskubidea aldarrikatzeko otsailaren azken igandeetan ospatzen zuen Woman’s Day delakoan oinarrituta. Hala, 1911ko martxoaren 19an ospatu zen lehen aldiz Emakumearen Nazioarteko Eguna Europan, Alemania, Danimarka, Austria eta Suitzan, hain zuzen. Gero, dena den, eguna martxoaren 8ra aldatzea erabaki zen, 1917ko egun hartan Errusian emakume langileek buruturiko protestak gogoratzeko. Honenbestez, izaera komunista ere izan zuen jai horrek hainbat urtetan, 50eko hamarkadan jatorri errusiar hori ‘ahaztea’ erabaki zen arte.

 Nazio Batuen Erakundeak 1975a Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatu zuen eta handik bi urtera, 1977ko abenduaren 16an, urteko egun bat Emakumeen Eskubide eta Nazioarteko Bakeari eskaintzeko proposamena egin zien NBEko Batzar Orokorrak estatu kide guztiei; baita emakumearen aurkako diskriminazioa saihesteko baldintzak ezartzea eskatu ere.

Informazio gehiago:

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/actual_0308_mujer/orientaciones_dia_mujer00.php3

España estatuan, martxoaren lehenengo 8a 1977an ospatu zen, emakumeen mugimenduak jaia aprobetxatu zuen lan-esparruaren arazoak planteiatzeko. Hurrengo urtean, 1978an, Espainiako Konstituzioak emakume eta gizonen arteko berdintasuna onartu zuen eta ordenamentu juridikoaren printzipio bezala kontsideratu zuen. 

Gehiago jakiteko: 

http://www.nodo50.org/berri_otxoak/mujerypobreza.htm 

http://www.malostratos.org/actualidad/50%20cultural%2005-02%20hist%208marzo.htm

   

 

DEPARTAMENTO lateral_color