|
Webquest hauek garatzeko gure
ikastetxeetan geroago eta sarriago dugun egoera bat hartu dugu:
hizkuntza-ikasle trukea. Gida hauek egitearen arrazoia Euskal Herriaren
ezagutzarako lagungarriak izan daitezela dugu.
Webquest hauek lan-prozesu osoa
hizkuntza bakar batetan egin daitezke, ordea, aurkezten ditugun hirurak
(euskeraz, gazteleraz eta ingelesez) Hizkuntza Trataera Bateratua delako
programaren barnean daudenez eta gida osoa hiru hizkuntzatan eginda
dagoenez, proiektu honek landutako jarduerak beste webquest guztietan
burutzea behar du.
WQ hauek sortzeko idazkera mota
gaztelera eta ingelesean erakusketa era izan dugu eta euskeran (biografien
idazketa) kontakizuna era izan da. Azken emaitza, hau da, atal guztiez
ornitutako gida orokorrak, ikastetxera datorren ikaslegoaren hizkuntza
kontutan hartuz gero aldaketak izan beharko ditu, benetan materiala
erabilgarria izatea nahi ezkero (beraz, gida orokorra ingelesera,
frantsesera... itzuli beharko litzateke).
Gure ardura zenbait Hizkuntza-Mintegiek
era bateratuan lan egiteko behar duten materiala egitean datza,
ikaslegoaren ikaskuntza errentagarria bihurtu dadin eta erabiliko den
taldeen ezaugarri zehatzen arabera aldatu daitekelarik.
Ikaskuntza ahalik eta
eraginkorrena izan dadin, komenigarria izango litzateke webquest hauek
erabiliko dituen irakaslegoak batera lan egitea, jarduerak martxan
jarriko diren uneak aukeratzea baita lan osoaren azken formatua
bateratzeko arduraduna nor izango den ( ingelesezkoa, gaztelerazkoa edo
euskerazkoa) erabakitzea eta aukeratzea.
Gazteleraz Euskal Herriko zenbait
tokitara bisitaldien programa burutuko dute. Testua erakusketa erara
landuko da, gehien bat deskribapenak erabiliaz.
Ingelesez argibide baliagarriak,
hala nola, helbideak, ordutegiak... landuko dituzte. Beraz, testuak
erakusketa erara landuko dira baina instrukzioa erabiliaz.
Euskeraz interesgarriak diren
pertsonaien biografiak (kirolariak, idazleak, artistak...) burutuko
dituztenez, biografiak kontakizun erara landuko dira, objetiboki izateko
helburuaz.
Denbora-epea: 5-7 saio.
|