|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
||
| Lepahoria | Lepazuria | Ipurtatsa | Erbinude zuria | Erbinudea | Azkonarra | Basurdea | Izurde handia | Arrano beltza | Euskal kantutegia | Matematika |
|
AIREGAIZTO AKERBELTZ ARRUIT ATARRABI - AXULAR BASAJAUN - ANXO BEHIGORRI - ZEZENGORRI EATE EGUZKI eta ILARGI ETSAI GAIZKINE GAUARGI GAUEKO HERENSUGE INGUMA IRATXOAK - GORRITXIKIAK IRELTXUAK JENTILAK LAMIAK MAJU - SUGAAR - SUGOI MAMURRAK - GALTZAGORRIAK MARI MATEO TXISTU MIKELATS MIROKUTANA ODEI OLENTZERO ORTZI SORGINAK TARTALO - TORTO Hasiera |
ETSAIIrakaslea da eta leize batean ematen ditu eskolak; Atarrabi eta Mikelatsen irakaslea da. Ikasketak amaitutakoan, ikasle bat Etsairekin geratu behar da; baina Atarrabik alde egitea lortzen du, nahiz eta ihesaldian itzala galdu. Aidetzarra izenarekin ere ezagutzen da. GAUARGIArgi itxurako izaki ona da. Gauekoren aurkakoa. Zeanurin Argiduna izena hartzen du. IRELTXUAK
Beste izen batzuk: Iruztargiak, Ieltxuak (Kortezubin), Iditxoak (Mungian), Iritxoak. BASAJAUN edo ANXOBasoan bizi da. Oso indartsua da, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zaio ia gorputz osoa tapatzen. Gizakiak baino lehenagotik ezagutzen du nekazaritza, eta gizakiari gauza asko irakatsi dizkio, hala nola, zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren egurraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabili daitekeela... Basotik oihu eginda adierazten dio artzainari ekaitza dakarrela. Abereak otsoetatik babesten ditu, eta aurre egiten die otsoei. Basajaun gertu dagoenean ardiek txintxarrak mugituz esaten diote artzainari lasai egoteko. Basanderea ere bada. ATARRABI edo AXULARMariren eta Majuren umea da. Zintzoen ahaide da Atarrabi. Etsairen ikasle izan da, Mikelats bezala. Itzalik gabe bizi omen zen, baina bizitzako azken unetan berreskuratzea lortu zuen. |