Berria EITB Sustatu Argia Aldaketa 16 Euskaltzaindia Elhuyar Softwarea Elebila
 
Lepahoria Lepazuria Ipurtatsa Erbinude zuria Erbinudea Azkonarra Basurdea Izurde handia Arrano beltza Euskal kantutegia Matematika

EUSKAL MITOLOGIA
(numenak)

AIREGAIZTO


AKERBELTZ


ARRUIT


ATARRABI - AXULAR


BASAJAUN - ANXO


BEHIGORRI - ZEZENGORRI


EATE


EGUZKI eta ILARGI


ETSAI


GAIZKINE


GAUARGI


GAUEKO


HERENSUGE


INGUMA


IRATXOAK - GORRITXIKIAK


IRELTXUAK


JENTILAK


LAMIAK


MAJU - SUGAAR - SUGOI


MAMURRAK - GALTZAGORRIAK


MARI


MATEO TXISTU


MIKELATS


MIROKUTANA


ODEI


OLENTZERO


ORTZI


SORGINAK


TARTALO - TORTO


Hasiera

SORGINAK

    Sorginak Mariren leizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz.

Sorgina

    Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute.

    Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.


MIKELATS

    Mariren eta Majuren umea da. Gaiztoen ahaide da Mikelats. Etsairen ikasle izan da, Atarrabi bezala.

    Ekaitzak eta harriak botatzen ditu artaldeak eta uztak hondatzeko.


JENTILAK

    Kristo aurreko pertsonaiak ziren. Jentilek bazekiten beraien ohiturak aldatuko zituen norbait etorri behar zela, eta Kixmi izena jarri zioten.

    Gizon handi eta basati hauek mendian bizi ziren eta izugarrizko indarra zuten. Euren indarrez harri handiak mugitzeko gai ziren eta harri horiek gaur egun monumentu megalitikotzat dauzkagu.

    Desagertu baziren ere berba eta toponimo asko laga digute: Jentil-baratze (mairu-baratze); Jentil-etxe (trikuharri); Jentil-zubi (harrizko zubi); Jentil-zulo; Jentil-leiho (zuloa harrian); Jentil-harri (harri handia); Jentil-festa (kristauena ez den festa); Jentil-herri (kristaua ez den herria); ... Mairu ere esaten zaie.


IRATXOAK - GORRITXIKIAK


    Izaki txikiak dira, prakagorriak bezalakoak. Batzuetan kalte egiten dute.

Iratxo

wordpress com stats
Free counter and web stats